RSS

2017 – Doodle – 163 urte Aletta Jacobs jaio zela

09 Ots

163.º aniversario de Aletta Jacobs

Resultado de imagen de aletta jacobs youtube

Resultado de imagen de aletta jacobs youtube

Gau egin ditu 163 urte Aletta Jacobs jaio zenetik. Holandar hau 1854ko otsailaren 9an jaio zen eta aita medikua izan zuen. Horrela zaletu zen bide horretan eta doktore izatea lortu zuen. Zortzigarren umea izan zen 12 senideen artean eta berehala hasi zen, errekeerre, Unibertsitatera joan nahian. Orain ezin dugu horrek duen garrantzia konprenditu, baina… garai hartan debekatuta zegoen hori emakumeentzat!

Holandako Hezkuntza ministroak eman behar izan zion baimen berezi bat eta horrela sartu zen Groningengo unibertsitatean. Bera izan zen, beraz, unibertsitatera joan zen lehen emakumea! 1871ko apirilaren 20 hartan, ez zituen 17 urte besterik. Ez zen makala izan haren ibilbidea:

  • Bere garaiko neskek, bigarren hezkuntzako eskola batean jarraituz gero, hizkuntzak, musika edo eskulanak ikasten zituzten. Ez zen hori emakume honen interesa eta etxean ikasi zuen, aitarekin batera. Historia, matematika, latinera eta grekera ikasi zituen horrela, beste senideek bezala. Geroago, aitak institutuko zuzendaria konbentzitu zuen Aletta gelan onartzeko eta, horrela, unibertsitateko biderako prestatzeko. Urteak pasatu ziren bide hau holandar neska guztiei zabaldu baino lehen.
  • Anaia botikariarekin batera joan zen bizitzera eta, Thorbecke ministroaren baimen berezi hari esker, unibertsitatean sartzea lortu zuen. 1876an, Amsterdamengoan sartzea lortu zuen. Irakasle bati baino gehiagori aurre egin beharrean izan zen, baina 2 urte ondoren, graduatzea lortu zuen eta, 1879an, berriz, doktoretza.
  • Alettaren lehen helburua emakumeak izan ziren eta gizartearen injustiziak haserretzen zuen bereziki. Amsterdamgo alargun baten etxeko gela baten ireki zuen bere lehen kontsulta. 14 urtetan, asteko egun ezberdinetan, prostituta, eskale eta haurrak atenditzen zituen, doain. Umeen garbiketa eta zaintza irakatsi nahi izan zien. Diafragma hobetzen saiatu zen eta parrokian banatu zuen, metodo antikontzeptiboei egiten zieten kritikari aurre eginez. Beste atal batzuk ere ukitu zituen: dendan serbitzen zuten dependientak 10 orduz egon ohi ziren zutik eta arazoak eragiten zien horrek osasunari. Jacobs, bezerorik ez zegoenean, dendetan bankuak ezartzeko ideian ahalegindu zen. 20 urte pasa behar izan zuten arazo hori lege bihurtu aurretik.
  • Emakumeen botorako eskubidea. 1903an horren atzetik zebilen elkarte baten buru zen eta 1913ra arte ez zuten hori lortu Holandan. Alargun geratu zenean, Afrika, Ekialde Hurbila eta Asian zehar bidaia egin zuen eta emakumeen sufragioa defendatzen saiatu zen.
  • I. Mundu Gerraren ondoren, bakea eta askatasunaren alde egin zuen.

 

 

 
Erantzunak desaktibatuta daude 2017 – Doodle – 163 urte Aletta Jacobs jaio zela sarreran

Posted by on 2017/02/09 in Doodle

 

Erantzunak itxita daude.