

Roald Amundsen (Borge, Østfold, Norvegia, 1872ko uztailaren 16a – Barentseko itsasoa, Ozeano Artikoa, 1928ko ekainaren 18a) Norvegiako esploratzailea izan zen. Artikoa eta Hego Poloa arakatu zituen. Amundsen Hego Polora lehen ailegatu den gizakia izan zen. 1911ko abenduaren 14an bere taldearekin Hego Polora heldu zen.
1911ko abenduaren 14a zen eta 23º 0 azpitik zegoen. bandera ezarri zuten Fram ontziaren banderinaren ondoan eta Haakon norvegiar erregearen izena eman zioten ordeka hari.
35 egun geroago iritsiko zen Robert Falcon Scott ingelesa.
Amudsenek eskiatzaile trebatuak bildu zituen bere espediziorako eta zakurrak erabili zituen hara iristeko. Haietako ahulenak sakrifikatu eta jateko erabili zituen, itzulera ziurtatu nahian.
Scottek, berriz, errore galanta burutu zuen: ez zuen animaliarik hil nahi eta siberiar poniak erabili zituen garraiorako. Meritu handia eman diote puntu honi, baina kuestioa da, iritsi zenerako, han zegoela Amundsenen kanpin-denda. Hori gutxi balitz, mende osoan izan zen ekaitz bortitzenak harrapatu zituen itzuleran eta kide guztiak hil ziren. Handik 6 hilabetera aurkitu zituzten haien gorpuak.